Errezitatuak

Abemariaren pupua, Txitximariaren trapua.

Agur luze gaina labur, labur gaina luze, agur eper luze.

Apalazio, Mari Montaina, hiru intxaurtxu, hiru gaztaina.

Allá cuidaus, gure gortan txarri bi dagoz.

Amen, zu hor eta ni hemen.

Andrak elizara, gizonak tabernara, umeak eskolara, Jose buruhandi kakatara.

Arre, bazterrak egin ez dagien barre.

Arre, arre, arre asto barrabana, okerreko lekutatik nora naroana.

A zer parea, karakola eta barea.

Baga, biga, hiruga, lauga, bosga, zepa, zotza, behatza, punta, reala, korotza!

Baina, baina... ―Bahea (baya) eta trigerua.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida
Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri
Eusebia Duo
Trobika-Markaida

–Bela, bela jauna, non dago aita, jauna?
–Zeruetan.
–Zertan?
–Artoa ereiten oilotxuentzako.
–Oiloak zertarako?
–Arrautzak egiteko.
–Arrautzak zertarako?
–Abadeentzako.
–Abadea zertarako?
–Mezea emoteko.
–Mezea zertarako?
–Zerura igoteko.
–Zerua zertarako?
–Pastelak jateko. 

Do, re, mi, hanka oker hori. Fa, sol, la, zuzendu zaiola.

Eta gero? Hotz ez dana bero.

Eta izena? Izena, okela gizena; eta apellidua, Juan barkillerua.

Eskerrik asko Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko.

Gabon bon-bon, Natibitate ase eta bete, San Esteban lehen bezala; eta San Juan, etxean ez dagoana, kanpora joan.

Hau dozu lobea? Izan daitela osabea baino hobea!

Hau, hau... ―Au, au, au... txakurrak egiten dau.

Hau Tolosara joan zan, 
honek arrautzea egosi,
honek prijidu,
honek gatza bota eta probau
eta pikaro lodikote honek haginka eginez dan-dana jan.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida
Miren eta Jon Urrutia
Iturribaltzaga
Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri

Hiru, korta bete miru. Kolkoa bete diru.

Honek arrautzatxua, honek prestau, honek probau, eta honek tragau. 

Honek arrautzea egin /ekarri, 
honek prijidu, 
honek gatza bota, 
honek pixkat proba 
eta potolo honek dana-dana jan.

Honek ekarri, honek sutan ipini, honek potolotxuak dana jan. 

−Idi gorritxua non dago?
−Dirutan saldu/Urre gorritan saldu.
−Urre gorria non dago?
−Kartetan jokatu.
−Kartak non dagoz?
−Suak erre.
−Sua non dago?
−Urak amatau.
−Ura non dago?
−Idi gorritxuak edan dau.

Pedro Elorriaga-Cecilia Bilbao
Larrauri
Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Ipuin, ipuin berezi, 
ahuntzak babak egosi. 
Ipuin, ipuin delamanera, 
ahuntzak egin dau laba ganera, 
laba ganeak puntea zorrotza, 
handik behera korotza.

Joan, joan txikitan, zopak jan eta mailuketan.

Jose, janda bere gose, edanda bere egarri, Jose baragarri.

Kukuak kuku, arbolarik arbola kuku eta kuku, apirilaren zortzirako etorten jaku.

Motza, katu korotza.

Mungia, lapur guztien habia.

Santa Barbara, Santa Kruz, Jauna balia zakiguz. Inozenteen ogia, Jaunaren miserikordia.

Sí eta no eta por aquí, auzoko txakurrak erdera daki.

Tanparrapatan, goazen lapatan, handik etorrita, egosita jan.

Tolon-tolon, astoa soloan, behia basoan, esnea auzoan.

Txokolate con burruntzi, putz egin eta klaunk iruntsi.

Zamalloa, artoa eta makailaoa.

Zer ordu? Txiza egin, eta ohera ordu!

Zer ordu da? Txiza egin eta ohe-ordu, kaka egin eta ezkondu.

Zer pasau da? Txistua samatik eta besoa mangatik.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida
Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri