Igarkizunak
Etxean isilik eta basoan kantari, zer da?
aizkora
Basoan jaio, basoan hazi, herrira etorri eta bera nagusi, zer da?
alkatearen makila
Puntan punta bi, atzean zulo bi, artaziak dira eta ezetz igarri? Zer da?
artaziak
Buztanagaz jaten duen aberea, zein da?
buztandunak guztiak, batek ere ez du kentzen jateko-eta
Zulo hutsa izan eta urez bete leitekena. Zer da?
esponjea
Txistu egiten dau, baina ez dira ezpanak, putz egiten dau, baina ez da ahoa, gogor joten dau, baina ez da ukabila. Zer da?
haizea
Andereño señorita bat beti kotxean eta beti bustirik, zein da?
mina
Joago eta maiteago? Zer da?
pelota