Ondo esan

Behin baino gehiagotan, okerreko esamoldeak erabiltzen ditugu umeekin. Hona argibide batzuk, hutsak zuzentzeko.

Ekarri berba guztiak euskarazko moldera, gaztelaniazko pluralak edo txikigarriak sartu barik

TXARTO:    Nahi duzu gailetita?
ZUZEN:    Gailetatxua nahi duzu?

TXARTO:    Joango gara gusanitos erosten?.
ZUZEN:    Joango gara gusanitoak erosten?

TXARTO:    Lolos egin behar du umeak.
ZUZEN:    Lolo egin behar du umeak.

TXARTO:    Nor da amatxuren printzesita?
ZUZEN:    Nor da amatxuren babalorea?

Arg78 Gozo-gozo dago galletatxua. (1.2.6.)

Gogoan hartu euskarazko esateko moduak, gaztelaniatik hitzez hitz itzultzen ibili barik

TXARTO:    Bazkalostean siesta botako dugu.
ZUZEN:    Bazkalostean siestatxua / lo-kukua egingo dugu.

TXARTO:    Gose daukazu?
ZUZEN:    Gose zara?

TXARTO:    Txizalarri / kakalarri daukazu?
ZUZEN:    Txizalarri / kakalarri zara?

TXARTO:    Gura duzu txiza / kaka
ZUZEN:    Gura duzu txiza / kaka egin?

TXARTO:    Noren zorionak dira gaur?
ZUZEN:    Noren eguna / urtebetetzea / urteguna da gaur?

Arg80 Gaur neure eguna da. (1.2.6.)

Ez nahastu aditzaren aginterako eta orainaldiko formak

TXARTO:    Goaz apapan. 
ZUZEN:    Goazen apapan. [agintera]

TXARTO:    Goaz apapan? 
ZUZEN:    Bagoaz apapan? Joango gara apapan?

TXARTO:    Zatoz nirekin eskolara? 
ZUZEN:    Bazatoz nirekin eskolara? Joango gara elkarrekin eskolara?

Arg82 Maja-majarik zaude txanoa ipinita. (1.2.6.)

Kontuan hartu gaztelaniaz erreflexibo modura jokatzen diren aditz askok bestelako jokoa dutela euskaraz

TXARTO:    Pupu / min egin zara
ZUZEN:    Pupu / min egin duzu?

TXARTO:    Garbitu zara eskuak? 
ZUZEN:    Garbitu dituzu eskuak?

TXARTO:    Ai, ai, ai, txiza egin zara praketan.
ZUZEN:    Ai, ai, ai, txiza egin duzu praketan.

TXARTO:    Ama, jantzi naz soinekoa.
ZUZEN:    Ama, soinekoa jantzi dut.

TXARTO:    Ahaztu naiz jaka plazan.
ZUZEN:    Jaka ahaztu egin zait plazan.

Arg81 Min egin duzu? Ai, ai, ai. (1.2.6.)

Gogoan hartu zenbat pertsona edo gauza dugun jokoan esaldian (nor, nork, nor-nork, zer-nori-nork...)

TXARTO:    Gaur Aiorari ikusi diot eskolan.
ZUZEN:    Gaur Aiora ikusi dut eskolan.

TXARTO:    Ama, Mikelek jo egin dit!
ZUZEN:    Ama, Mikelek jo egin nau!

TXARTO:    Lander esan du gezurra!
ZUZEN:    Landerrek gezurra esan du!

TXARTO:    Ekarriko duzu ogia amatxuri?
ZUZEN:    Ekarriko diozu ogia amatxuri?

Arg76 Umeek zer ikusi, ha ikasi. (1.2.5.)

Eskariak egiteko, etorkizuneko forma darabilgu euskaraz, ez orainaldikoa

TXARTO:    Ematen didazu patxu bat?
ZUZEN:    Emango didazu patxu bat? 

TXARTO:    Etortzen zara gurekin jolasten?
ZUZEN:    Etorriko zara gurekin jolasten? 

TXARTO:    Joaten gara plazara jolasten?
ZUZEN:    Joango gara plazara jolasten? 

TXARTO:    Uzten didazu pilota apur bat?
ZUZEN:    Utziko didazu pilota apur baten? 

Arg83 Bazatoz gurekin olgatzen? (1.2.6.)

Gogoratu aditz forma trinkoek ba- euskarria behar dutela esaldi hasieran agertzeko edo indartuta agertzeko

TXARTO:    Dakizu gauzatxu bat?
ZUZEN:    Badakizu gauzatxu bat? Ezetz jakin gauzatxu bat?

TXARTO:    Dakizu ke hagina jausi zaidala?
ZUZEN:    Badakizu? Gaur hagina jausi zait! 

TXARTO:    Nik ere daukat alabatxu bat.
ZUZEN:    Nik ere badaukat alabatxu bat. 

TXARTO:    Nik ya dakit hori.
ZUZEN:    Nik badakit hori.

Arg84 Ikusi, hagina jausi zait! (1.2.6.)

Kontuz gaztelaniazko querekin: ez da beti -la. Joera handia dago bere horretan uzteko ere

TXARTO:    Kontuz, kotxea datorrela
ZUZEN:    Kontuz, kotxea dator eta.

TXARTO:    Kontuz, jausi egingo zarela.
ZUZEN:    Kontuz, gero, jausi barik.

TXARTO:    A ke gozo dago izozkia?
ZUZEN:    Gozoa da izozkia, ezta?

TXARTO:    A ke irabazi egingo dugu?
ZUZEN:    Geuk irabaziko dugu!

TXARTO:    Ke esan dizut platerekoa amaitzeko!
ZUZEN:    Esan dizut, ba, platerekoa amaitzeko!

Arg85 Kontuz gero, jausi barik! (1.2.6.)

Gaztelaniazko forma batzuk adierazteko, euskaraz beste aditz eta molde batzuk erabiltzen ditugu

TXARTO:    Nik badakit trikitixa ukitzen.
ZUZEN:    Nik badakit trikitixa jotzen. 

TXARTO:    Atea ukitu dute. Nor ote da?
ZUZEN:    Atea jo dute. Nor ote da?

TXARTO:    Oporretan joateko gogo batzuk dauzkat!
ZUZEN:    Oporretan joateko gogo itzela dut. 

TXARTO:    Gaur bero asko dago!
ZUZEN:    Gaur bero handia dago. 

TXARTO:    Nire aitak lanean daude. 
ZUZEN:    Nire gurasoak lanean daude. 

TXARTO:    Nire aititak Atxurin bizi dira. 
ZUZEN:    Nire aitita-amamak Atxurin bizi dira.

TXARTO:    Zelako morroa! Berak jan ditu patata guztiak.
ZUZEN:    Horrek dauka aurpegia! Berak jan ditu patata guztiak.

Arg86 Baietz geuk irabazi! (1.2.6.)