Astegunak eta hilabeteak

Hilabeteak hamabi dira

Urtarrila, zezeila edo otsaila, martia edo martxoa, apirila, maiatza, bagila edo ekaina, garagarrila edo uztaila, abuztua, iraila, urria, zemendia edo azaroa eta abendua.

Miren eta Jon Urrutia
Iturribaltzaga

Asteko egunak

Joxepantoni koloregorri

Josepantoni koloregorri
kapitain baten alaba,
aitak doterik emon ez arren,
topauko dauen senarra.

Astelehenean ezkondu eta
martitzenean basora,
eguaztenean orbela batzen,
eguenean etxera.

Barikuetan bendejea batu,
zapatuetan plazara,
domeka goiza apaindu eta
hamarretako mezara. 

Kantuak dioen moduan, zazpi dira asteko egunak.

Astelehena
Martitzena edo asteartea
Eguaztena edo asteazkena
Eguena edo osteguna
Barikua edo ostirala
Zapatua edo larunbata
Domeka edo igandea