Ai, Anton
Ai, Anton,
Antontxu zara zu
kuartilu eta erdigaitik
ohea saldu dozu.
Aita datorrenean,
ama datorrenean
etxetik kanpora
bialduko zaitu.
Aita-semeak
Aita-semeak tabernan daude
ama eta alaba jokoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
Berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
Berriro ere ikusiko da
txarri gizena auzoan.
Aldapeko
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria dago abeslari.
Txiruliruli,
txiruliruli,
nork dantzatuko ete dau
soinutxu hori?
Amerika eta Frantzian
Amerika eta Frantzian
ez naz ondo ibili.
Un ingles, yes, yes,
un francés, oui, oui.
Harrapatu harrapatu,
Le parle vous.
Amets, amets egin
Amets, amets egin
itsasgizona,
amets, zure ametsa
gerta leiteke eta.
Barriz etorriko zara
Ondarruko kalera.
Han daukazu maitea
itxaroten dozuna.
Barriz etorriko zara
Ondarruko kalera.
Han daukazu maitea
ta bihotza.
Han daukazu maitea
eta bihotza.
Ardaoa edanda
Ardaoa edanda
mozkortzen naz,
pipia erreta
zoratzen naz,
kortejatzean
lotsatzen naz,
nola demontre
biziko naz.
Basatxoritxu
Basatxoritxu musturluzea
ez joan zerura bila.
Aingerutxurik behar ezkero,
hara hor nire mutila.
Bat, bat, bat
Bat, bat, bat,
bat parrandan ibili,
bat parrandan ibili.
Bi, bi, bi,
ez naz ondo ibili,
ez naz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru,
kolkoa bete diru,
kolkoa bete diru.
Lau, lau, lau,
sardina makailao.
Anteron txamarrotia,
Sinkerren bibotea,
harexek ei dauka ei dauka
preso tximinoia.
Anteron txamarrotia,
Sinkerren bibotea,
harexek ei dauka
preso tximinoia. (bis)
Donostiako herri txikian
Donostiako herri txikian,
erdian plaza zabala.
Alargun batek izan zituan,
ederrak hiru alaba.
Eskatu neutsan kontzientziagaz,
hiruretatik zaharrena.
Alargun horrek kontestau eustan,
ni mutil pobrea nazala.
Ni mutil pobrea banaz bere,
zu panaderuaren alaba.
Ogi berotan jango zeunkez,
zure aitaren eta amaren jornala.
Edurra teilatuan
Edurra teilatuan
zakua lepoan,
ibili beharko dogu
aurtengo neguan. Riau!
Riau riau riau
rapataplau.
Riau riau riau
rapataplau.
Hau dok umorea.
Itxi alde batera
euskaldun jentea.
Riau riau riau
rapataplau.
Riau riau riau
rapataplau.
Hau dok umorea.
Itxi alde batera
euskaldun jentea.
Habanara yoan nintzan
Habanara joan nintzan
zentimorik gabe.
Handik etorri nintzan, maitia,
bost milioiren jabe.
Txintxin-txintxin
diruaren hotsa.
Harexek emoten deust, maitia,
bihotzean poza (bis)
Hor dator bapora
Hor dator bapora
hiru palukoa,
haren gainean
arrantzalea.
Aitita San Anton,
amama Mari Anton,
cabeza de melón.
Zure nobiotxua
Emeteriotxu.
Horra hor goiko
Horra hor goiko
harestitxu baten
kukuak kumiak
egin dozak aurten,
kukuak egin,
amilotxak jan
haxe bere kukuaren
zoritxarra zan.
Lalalaralala…
Isil-isilik
Isil-isilik dago
plaia barrenian
ontzi zuri polita
uraren ganian. (bis)
Zergaitik, zergaitik,
zergaitik, zergaitik,
zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
itsaso aldetik.
Jazintoren eta Simonaren kanta
Mungian pasau dala
barrabaskeria,
barrabaskeria,
barrabaskeria.
Jazinto eta Simona
hasarratu dira,
hasarratu dira,
hasarratu dira.
Simonak esan deutso,
ai Jazintori,
ai Jazintori,
ai Jazintori:
─Bizkaitarra ez bazara,
ez nigaz etorri.
Jazintok esan deutso
ai Simonari,
ai Simonari,
ai Simonari:
─Ni baino gurago dozu
zeure banderori,
zeure banderori,
zeure banderori edo
─Zuri baino gurau deutsat
nire bandereari.
Domingok esan deutso,
ai Jazintori,
ai Jazintori,
ai Jazintori.
─Ondo probetxau deutsazu
neska muturrari.
Katalintxu
Katalintxu lora ederra,
ze klabelina fina,
atxinatik daukat zuretzat
bihotzeko mina.
Bihotzeko min hori
daukadan ezkero,
ezin dot egin lorik
ametsetan baino.
Mahatsaren orpotik
Mahatsaren orpotik dator
mama gozoa, mama gozoa
edango neukeela
beterik basua, klink!
beterik basua.
Nik zuri, zuk niri,
biok eginaz alkarri,
basua txit garbi
beharko dogu ipini.
Maritxu, nora zoaz
−Maritxu, nora zoaz,
eder galantori?
−Iturrira, Bartolo,
nahi badozu etorri.
−Iturrian zer dago?
−Ardaotxu zuria.
−Biok edango dogu
nahi dogun guztia.
Salamankara
Txikitxutatik aitak eta amak
fraile ninduen nonbratu,
estudioak ikasten bere
Salamankara bialdu.
Salamankara ninoiala,
bidean neban pentsatu
estudiante pikaro baino,
hoba ninduan ezkondu.
Ezkondu nintzan, ezkondu baina,
bai niri sarri damutu,
praka baltzetan hari zuria,
ez jat niri inoiz faltatu.
Zezenak dira
Dira dira
zezenak dira
adar zorrotzak,
buztana motza,
harrapatzen bazaitu,
harrapatzen bazaitu,
bertan bertan
hilko zaitu.