Koplak eta bertsoak

Aitita dala tutulunberde

Aitita dala tutulunberde,
amama dala masusta,
aitita joan da Bitoriara
amama txikoan hartuta.

Pedro Elorriaga-Cecilia Bilbao
Larrauri

Aitita eta amama

Aitita eta amama
egurretan dira,
aizkorea galduta
haserratu dira.

Dira eta dira
konponduko dira,
aitita eta amama
egurretan dira.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Arin-arin erbiak

Arin-arin egiten dau 
soloan erbiak.
Arin-arin egiten dau 
soloan erbiak.
Hutsak egiten ditu 
sotorik erdiak,
ai, ai, ai, sotorik erdiak.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Emerandoko buruan

Emerandoko buruan,
Emerandoko buruan,
Bixenta porrua,
andrea jo dau gizonak
karakolagaz buruan.
Karakolagaz buruan
andrea jo dau gizonak.

Antonio, nora zoaz?
Antonio, nora zoaz?
Zeure bibolin horregaz,
Santa Kurtze Bizkargikora
gura badozu etorri geugaz.
Gura badozu etorri geugaz
Antonio nora zoaz?

Antonio Soloburu,
Antonio Soloburu,
kalabazok ostu ditu,
onenak hartuta 
txarrenak bertan itxi ditu.
Txarrenak bertan itxi ditu
Antonio Soloburu.

Aita gureak amari,
aita gureak amari,
gona barria ekarri,
pixka bat sendo euki arren
erdi-erditik ebagi.
Erdi-erditik ebagi
aita gureak amari.

Hauxe da despedidea,
hauxe da despedidea,
despedida honen tristea,
agur aita, agur ama,
agur arreba neurea.
Agur arreba neurea,
hauxe da despedidea. 

Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri

Errementaria baino...

Errementaria baino 
hoba da zesteru,
errementaria baino 
hoba da zesteru,
lepo bete egurragaz 
kolko bete diru,
ai, ai, ai, kolko bete diru.
Errementaria baino 
hoba da zesteru. 

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Josepantoni

Josepantoni koloregorri
kapitain baten alaba,
aitak doterik emon ez arren,
topauko dauen senarra.

Astelehenean ezkondu eta
martitzenean basora,
eguaztenean orbela batzen,
eguenean etxera.

Barikuetan bendejea batu,
zapatuetan plazara,
domeka goiza apaindu eta
hamarretako mezara. 

Mila Goikoetxea
Urigunea

Santiago pasau eta

Santiago pasau eta 
Santana gauean,
mutil bi egon ziran 
bentana batean.

Mutilok egon ziran 
kontuak kontetan,
amama koitadea 
taloak erreten.

Aitita koitadua 
kortatik negarrez,
katu demoninoak 
taloa dandarrez.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Tiriki tauki tauki

Tiriki tauki tauki 
mailuaren hotsa,
tiriki tauki tauki 
mailuaren hotsa,
mailuak apurtu dau,
frailean buru motza,
ai, ai, ai, frailean buru motza.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Tretatxu Busturiko

Tretatxu Busturiko 
amari negarrez,
amantal gorri barik 
ezkonduko danez.

Amak erosi ez, 
Tretatxu ezkondu ez. 
Hamaika neskazahar 
badago munduan. 

Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri