Bat: Patxi parrat
Bat: Patxi Parrat.
Bi: Batxi Eperdi.
Hiru: kolko bete diru.
Lau: andreak galdu nau.
Bost: umea ekarri dot.
Sei: ezin hazi nei.
Zazpi: kolko bete bazpi.
Zortzi: kolko bete zorri.
Bederatzi: katuari narrua eratzi.
Hamar: katuak mar-mar.
Hamaika: antzarrak ahora kaka.
Hamabi: amak altzo bete madari.
Bat, bi, hiru eta lau
Bat, bi, hiru ta lau,
bost, sei, zazpi, zortzi,
bederatzi, hamar,
hamaika, hamabi, hamabi.
Hamahiru, hamalau, tralaralara,
hamabost, hamasei, txibiribiri,
hamazazpi, hamazortzi,
hemeretzi, hogei.
Hogei, hemeretzi,
hamazortzi, hamazazpi,
hamasei, hamabost,
hamalau, hamahiru, hamahiru.
Hamabi, hamaika, tralaralara,
hamar, bederatzi, txibiribiri,
zortzi, zazpi, sei, bost,
lau, hiru, bi, bat.
Esaik bat
Esaik bat, esaik bat,
gure Jauna bera da bat,
berak salbauko gaituzak.
Esaik bi, esaik bi,
Erromako altarak bi…
Esaik hiru, esaik hiru,
hiru trinidadeak hiru…
Esaik lau, esaik lau,
lau ebanjelistak lau…
Esaik bost, esaik bost,
Jesukristoren bost llagak bost…
Esaik sei, esaik sei,
sei argilarioak sei…
Esaik zazpi, esaik zazpi,
zazpi sakramentuak…
Esaik zortzi, esaik zortzi,
zortzirak dira zeruan…
Esaik bederatzi, esaik bederatzi,
bederatzi ordenamentuak…
Esaik hamar, esaik hamar,
hamar mandamentuak…
Esaik hamaika, esaik hamaika,
hamaika mila aingeruak…
Esaik hamabi, esaik hamabi,
oilarrak joten dau munduan,
hamaika mila aingeruak,
hamar mandamentuak,
bederatzi ordenamentuak,
zortzirak dira zeruan,
zazpi sakramentuak,
sei argilarioak sei,
Jesukristoren bost llagak bost,
lau ebanjelistak lau,
hiru trinidadeak hiru,
Erromako altarak bi,
gure Jauna bera da bat,
berak salbauko gaituzak.