Animaliak

Baserriko animaliak

Baserrietan pertsonekin batera animaliak ere bizi dira.

Obabatxua lo tirintañe

Obabatxua lo tirintañe
ez egin lorik basoan,
lukiren batek jan ez zagizan
oiloa zarealakoan.

Obabatxua lo eta lo
zuk orain eta nik gero,
zuk gura dozun orduren baten
biok egingo dogu lo.

Obabatxua akerra jantzan,
astoa bibolin joten,
azagaria suari puzka,
erbia uruna eralten. 

Animalien kumeak

Baserriko animalien kumeek ere euren izenak dituzte.

Atzo goizean

Atzo goizean goiz jagi nintzan,
birigarroa goizago,
birigarroaren kanta soinuan,
lo egiten dogu gozaro.

Eperrak kantatzen dau
goizean bostetan,
ez egon neskatilak
mutilen pentzutan.

Binbili bonbolo

Binbili bonbolo, zein da lo?
akerra Frantzian balego,
akerrak kanta, idiak dantza, 
eta ahuntzak danbolina jo. 

Txoriak

Atzo goizean kantuan birigarroa eta eperra aipatzen dira. Horiez gainera, hemen dituzu gure herrian bizi diren beste hegazti batzuk.