Eskertzak
Eskerrak eman gura dizkiegu lan honetarako borondatez argazkiak utzi dizkiguten guztiei; zuen languntza barik ezinezkoa litzateke holako lanik egitea: Iride Agirre, Jairo Castillo, Maribi Egia, Izaskun Garitaonandia, Sergio González, Ziortza Kamiruaga, Mungiako Udal Artxiboa, Mireia Munner, Iratxe Ozerinjauregi, Josemi Vidales eta Iñigo Zuberogoitia.
Bestalde eskertu gura genituzke Mungiako Udala eta udaleko teknikariak, Iraide Iturri eta Maribi Egia, gure eskariak betetzen egin duten ahaleginagatik. Baita Asier Legarreta, Lourdes Goikoetxea eta Iratxe Ozerinjauregi ere emandako laguntzagatik.
Eta amaitzeko proiektu honetan parte hartu duzuen lekuko guztioi, zeuok zarete behar honen benetako egile eta protagonista. Eskerrik asko bihotzez gure herriaren ondarea hain ondo gorde duzuelako eta zuen etxeko ateak parez pare zabaldu dizkiguzuelako. Benetako plazerra izan da zuekin lan egitea, asko ikasi dugu gainera.
Egitasmo honetan parte hartu duten lekukoak: Maria Abio, Mari Agirre, Jose Agirretxu, Domingo Ateka, Felisa Atela, Maria Berezibar, Cecilia Bilbao, Jose Bilbao, Eusebia Duo, Jose eta Antonio Elgezabal, Pantxike Elgezabal, Pedro Elorriaga, Josefina Ereñozaga, Bingen Etxebarria, Juan Angel Garai, Estefana Isasi, Lourdes Iturregi, Gregorio Izarza, Iñaki Larrinaga, Pedro Olea, Miren eta Jon Urrutia eta Begoña Zubiaurre.