Lo kantak

Atzo goizean

Atzo goizean goiz jagi nintzan,
birigarroa goizago,
birigarroaren kanta soinuan,
lo egiten dogu gozaro.

Eperrak kantatzen dau
goizean bostetan,
ez egon neskatilak
mutilen pentzutan. Audioa

Binbili, Bonbolo

Binbili bonbolo, zein da lo?
akerra Frantzian balego,
akerrak kanta, idiak dantza, 
eta ahuntzak danbolina jo. 

Rosa Mari Urrutia
Goieta

Haurtxo txikia

Haurtxo txikia/polita sehaskan dago
zapi txuritan txit bero.
Amonak dio, ene potxolo,
arren, egizu lo, lo, lo.

Txakur handia etorriko da
zuk ez baduzu egiten lo.
Horregatik, ba, ene potxolo,
arren, egizu lo, lo, lo. 

Laztanen portalean

Laztanen portalean, 
arbola eder bi,
bata da laranjea 
bestea madari.

Larrosatxuak bost orri daukaz,
krabelineak hamabi.
Gure umeak gura dauana,
eskatu beio amari. 

Lo, lo, lo

–Lo, lo, lo, lo. Aingerua, 
zeruan zer barri? (bis)
–Zeruan barri onak 
orain eta beti. (bis)

–Goiz eta gau, zelan bizi da 
han goiko herria? (bis)
–Han ez da goiz ez gaurik, 
beti da eguerdi. (bis)

–Eguerdi hain luzean, 
zer dozu egiten? (bis)
–Aingeru barrientzat 
hegoak eihoten. (bis)

–Aingeru barri horreek 
non sartu ohi jatzuz? (bis)
–Lurreko sehasketan 
begiz joten doguz. (bis) 

Loa, loa txutxurrunberde

Loa, loa txutxurrunberde
loa, loa masusta.
Aita gurea Gasteizen da
ama mandoan hartuta.
Loa, loa txutxurrunberde
loa, loa masusta.

Loa, loa txutxurrunberde
loa, loa masusta.
Aita gurea abiatu da
Bitoriako ferira.
Loa, loa txutxurrunberde
loa, loa masusta. 

Lolotxu aingerua 1

−Lolotxu aingerua,
zeruan ze barri?
−Zeruan barri onak
orain eta beti. 

Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri

Lolotxu aingerua 2

−Lolotxu aingerua,
zeruan ze barri?
−Zeruan barri onak
orain eta beti.

−Maria betiko, 
Maria nortako.
−Astoaren berbak 
ez dira inorentzako.

Oababatxua lo eta lo

Obabatxua lo eta lo,
ez eizu egin lorik basoan,
lukiren batek jan ez zaizan,
oiloa zaralakoan. 

Lobatxua lo eginaz,
zu zara gure tanbolina.
Tanbolina eta gaitea,
zu zara nire maitea.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Obabatxua lo tirintañe

Obabatxua lo tirintañe
ez egin lorik basoan,
lukiren batek jan ez zagizan
oiloa zarealakoan.

Obabatxua lo eta lo
zuk orain eta nik gero,
zuk gura dozun orduren baten
biok egingo dogu lo.

Obabatxua akerra jantzan,
astoa bibolin joten,
azagaria suari puzka,
erbia uruna eralten. 

Seintxu txikerra

Seintxu txikerra negarrez dago,
ama, emon egiozu titia.
Aita hordia tabernan dago,
pikaro jokalaria. 

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Txikitxu politori 1

–Txikitxu politori,
norena zara zu?
–Zurea izango naz
zeuk gura banauzu.

Txikitxu politori 2

−Txikitxu politori,
norena zara zu?
−Aitarena eta amarena,
Jangoikoarena. 

Maria Abio
Larrauri

Txikitxu politori 3

−Txikitxu politori,
zer dozu merezi?
−Errekan berotu eta 
galdaran egosi.

−Galdaran egosi eta 
harrian golpe bi.
−Harrian golpe bi eta
kakoan eskegi.