A, E, I, O, U
A, e , i, o, u,
ama, meriendea behar dogu.
Arto bero eta koipetsu,
hori da mutila kakatsu.
Aitta makuletako
Aitita makuletako
pipazalea,
pipeak erre deutso
surraren puntea.
Amama koitadea
kortatik negarrez,
katuak eroan deutso
taloa dandarrez.
Arre, arre, arre
Arre, arre, arre,
asto barrabana,
okerreko lekuetatik,
nora naroana.
Arre, arre, mandako
Arre, arre, mandako,
bihar Tolosarako,
handik zer ekarriko?
Zapatak eta garriko.
Arre borrekin
Arre borrekin,
borrekin, borrekin,
asto barrabana,
okerreko lekutik,
okerreko lekutik,
nora ete jona.
Atxia motxia 1
Atxia motxia perolipan,
nire semea errotan.
Errotara ninoiala
topau neban erbi bat,
kendu neutsan begi bat,
ipini neutsan beste bat.
Errota txikerrak
klin-klan.
Atxia motxia perolipan,
nire semea errotan.
Errotara ninoiala
topau neban erbi bat,
kendu neutsan begi bat,
ipini neutsan beste bat,
zelemina kanpan, zelemina kanpan,
gari buru handi… bat.
Atxia motxia 2
Atxia motxia
kinpulepan,
gure semea errotan,
errota zaharrean urunik ez.
Joan, joan bide batez,
topau neban erbi bat,
bota neutsan harri bat,
atera neutsan begi bat.
Zelemina kanpa,
zelemina kanpa,
gari buru tronpa handia.
Atxia motxia 3
Atxia motxia perolipan,
gure katua errotetan.
Errotara ninoiala
topau neban erbi bat,
bota neutsan harri bat,
atera neutsan begi bat,
ipini neutsan barri bat,
zelemina kanpa,
zelemina kanpa,
gari buru tronpa handia.
Aitxitxe maitxitxe
Aitxitxe maitxitxe
kolorepan,
nire semea errotan.
Joan nintzan errotara,
errota txikerrean urunik ez.
Joan, joan bide batez,
topau neban asto/erbi bat,
kendu neutsan buztan/begi bat,
ipini neutsan beste/barri bat,
zelemina buru,
zelemina buru.
Aitxitxi mitxitxi
Atxitxi mitxitxi
komelapan,
nire semea errotan,
errotatxua txingilitxan.
Joan nintzan errotara
topau neban erbi bat,
jaurti neutsan harri bat,
atera neutsan begi bat,
ipini neutsan barri bat.
Zelemina kanpa,
zelemina kanpa,
gari buru handi bat.
Atzamartxuori
Atzamartxuori,
lehenengotxuori,
beste guztien artean,
txikia don/k hori.
Atzamartxuori,
bigarrentxuori,
beste guztien artean,
nagia don/k hori.
Atzamartxuori,
hirugarrengoori,
beste guztien artean,
luzea don/k hori.
Atzamartxuori,
laugarrentxuori,
beste guztien artean,
abila don/k hori.
Atzamartxuori,
bosgarrentxuori,
beste guztien artean,
lodia don/k hori.
Bolon bat eta bolon bi
Bolon bat eta bolon bi
bolon putzura erori;
erori bazen, erori,
ezta geroztik ageri.
Bolon, bolon, bolona,
gure haurraren haur ona
bolon, bolon, bolon, bolon,
bolon, bolon, bolona.
Din don, nor hil da? 1
−Din don, nor hil da?
−Peru zapataria.
−Zer egin dau pekatu?
−Auzoko txakurra urkatu.
−Hori baino egin ez badau
egin beharko jako parkatu.
Din don, nor hil da? 2
−Din don, nor hil da?
−Peru zapaterua.
−Zer egin dau pekatu?
−Auzoko txakurra urkatu,
txitxilupean inkatu,
teila gainean sikatu.
Eleizakoak datozeneko
armozutxua euki prestatu.
Din don, nor hil da? 3
−Din don, nor hil da?
−Peru zapataria.
−Zer egin dau pekatu?
−Auzoko txakurra urkatu,
txixilupean beratu,
sasi gainean sikatu,
zelemina kanpa,
zelemina kanpa,
gari buru tronpa handia.
Dona dona katona
Dona dona katona,
sutondoan aitona,
lepotik behera kutuna,
tuntuna.
Hau xango, han mango
Hau xango,
hau mango,
hau aitarena,
hau amarena,
eta honeek biak
Iñakitxurenak.
Honek arrautzatxua 1
Honek arrautzatxua,
honek perejila,
honek prestau,
honek probau,
eta honek tragau.
Honek arrautzatxua 2
Honek arrautzatxua ekarri,
honek gatza bota,
honek prijidu,
honek apurtxu bat probau
eta potolotxo honek dana jan.
Kui, kui, laukiriko
–Kui, kui, laukiriko,
sonda, menda, urkiriko,
para mula erradura,
lau pi ti pon.
Kui, kui, nafarra
–Kui, kui, nafarra,
zatien zatien kainabera,
kainaberea larrosa,
pitxote ta patxote,
jaunak nondik zabilze,
kalean behera, kalean gora,
atera egizu begi gorri handi bat.
Maritxu gozozalea
Maritxu, Maritxu,
bizitzen badakizu,
goizean goizean
txokolatea,
arratsaldeetan
koipetsu,
Maritxu, Maritxu,
bizitzen badakizu.
Maro marotxu
Maro Marotxu,
Santa Marotxu.
Eragiozu
eskutxu horri,
behin batari eta
behin besteari.
Mixeri eta mau
–Mixeri eta mau,
zer jan dozu gaur?
–Txitxi eta papa.
–Niri zergaitik emon ez?
–Eta taka, taka, taka.
Perretxikotan ibili nintzan
Perretxikotan ibili nintzan,
Mendiolako basoan.
Dama gazte bat topau neban,
haretx baten ondoan.
Gaztea nazala, zoroa nintzala,
jarri nintzan alboan,
amantaltxoa gora bueltauta,
hartu ninduen altzoan.
Txalo pin txalo 1
Txalo pin txalo,
txalo eta txalo,
katutxua mizpiruen
gainean dago.
Badago bego,
bego badago,
zapatatxu barriei
begira dago.
Txalo pin txalo 2
Txalo pin txalo,
katutxua mizperutxuaren
gainean dago.
Badago bego,
hortxe dago,
zapatatxu barrien
begira dago.
Txantaparranpantan
Txanparranpantan
gure aitita Bilbora doa.
Txanparranpantan
abarka mantatan.
Txinkirrinkitxin
Bilbora doa.
Txinkirrinkitxin
zer egiten?
Txinkirrinkitxin
makailaotxu bat,
Josebatxuri ekarten.
Txinkirrinke soinua
Txinkirrinke soinua
tinbiliñerako.
Zapatatxu barriak
udabarrirako.