Gabon kantak

Apalazio zalduna

Apalazio zalduna,
gaur da erregeen eguna.
Sasirik sasi zotza paluan
historia baten kontuan.

Jakoatxuri eroan deutsaz
hiru oilanda lukiak.
Haren hazurrak batu ezinik
Bonitxuk dabilz saltoak. 

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Belengo portalean

Belengo portalean
negu gogorrean,
jaio da gure Jesus
askatxo batean.
Estalki barik dago
abere artean,
guztiz ahaltsua dana
zeru eta lurrean.

Hantxe dago, gure Jesus,
hantxe dago, bai!
Haurtxo txikia askan dago
amak esan deutso lo egiteko.
Baina haurtxoak begiakin
esaten deutso: ─ Ama ezin. (bis) 

Rosa Mari Urrutia
Goieta

Dringilin dron 1

Dringilin dron, gaur Gabon, 
dringilin dron, gaur Gabon, 
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.

Maskelu bete aza egosi,
hori, zuri eta gorria,
berehala iruntsi neutsazan
azkenengoko orriak. 

Dringilin dron, gaur Gabon, (bis)
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.

Hiru hortzeko tresnatxo batez,
morokil-ore bailitzan,
ezti-lapiko handixko bati
barrua huts-huts egin neutsan.

Dringilin dron, gaur Gabon, (bis)
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon

Dringilin dron 2

Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon, 
sakela betea dogu eta
besteak hor konpon.

Sakela bero izan ezkero,
sabela bero-beroa,
Gabon-egunez jan eta edanda, 
toki danetan nahikoa. 

Rosa Mari Urrutia
Goieta

Gau isila

Gau isila, gau iluna,
danak lo bakarrik,
senar-emazte deunak esnai,
aingeru eta artzainekin,
lo-lo seintxu egin lo,
lo-lo seintxu egin lo. 

Rosa Mari Urrutia
Goieta

Hator, hator

Hator, hator, mutil etxera,
gaztaina zimelak jatera.
Gabon-gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko dok aita barreka,
ama be poz atseginez. (bis)

Eragiok mutil
aurreko danbolinorri,
gaztainak erre artean,
txipli txapla pun,
Gabon-gaua pozik igaro daigun. (bis) 

Rosa Mari Urrutia
Goieta

Mesias sarritan

Mesias sarritan agindu zana
aingeru artean dator gugana. (bis)
Gloria zeruan bakea hemen
kantari aingeruak dagoz Belenen. 

Rosa Mari Urrutia
Goieta

Olentzero

Olentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenean,
Jesus jaio dala,
lasterka etorri da
berri ematera.

Olentzero gure
ezin dugu ase,
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski eta solomo,
makina bat heste,
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte.

Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baititu
arraultzatxuekin,
bihar meriendatzeko
botila ardoakin. 

Olentzero buruhandia
entendimentuz jantzia.
Bart arratsean edan omen du
bost arroako zahagia.
Ai, urde tripa handia!
Tralalala tralalalala (bis).

Urtebarri 1

Urtebarri txarri-belarri
daukanak ez daukanari,
guk ez daukagu eta niri...
Ezpabere mailutxuagaz
haginak hausi, 
kiski eta kauski. 

Iñaki Larrinaga-Jose Agirretxu
Goieta-Emerando

Urtebarri 2

Urtebarri txarri-belarri
daukanak ez daukanari,
nik ez daukat eta niri...
kriskiti krauski
haginak hausi
emoten ez dauenari.

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Urtebarri 3

Urtebarri txarri-belarri
daukanak ez daukanari,
nik ez daukat eta niri... 

Rosa Mari Urrutia
Goieta