Santa Ageda

Aintzaldu 1

Aintzaldu daigun Agate Deuna,
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
beti eukiko ahal dabe.

Deuna Agaterena batzeko gatoz,
aurten igazko berberak,
ondo hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakelak.

Etxe honetako nagusiak,
urrezkoa dau bihotza,
borondatez dauz esku beteak
guretzat baita on-ona.

Mungiakoak gara gu,
ikasle neska-mutilak,
apaltasunez gabiltza eta
ontzat hartu eskaria.

Orain bagoaz hemendik eta,
eskerrik asko danori,
agur hurrengora artean eta
osasun onagaz bizi. 

Aintzaldu 2

Aintzaldu daigun Agate Deuna,
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eukiko ahal dabe.

Etxe honetako nagusi jaunak,
urrezkoa dau bihotza… 

Udabarrian urteten dabe,
erreka alboan bitxiek/munatxuetan loreak.
Hareek baino politagoak dira
Maritxu zure begiak.

Iñaki Larrinaga-Jose Agirretxu
Goieta-Emerando

Alkate jaunagaz egonda gatoz

Alkate jaunagaz egonda gatoz,
atzoko arratsaldean.
alkate jaunak agindu deusku,
ibiltzeko bakean. 

Ez bagabilz bakean, 
geure buruaren kaltean,
Alkate jaunak sartuko gaitu,
kartzela ilun batean.

Kartzela ilun batean edo,
gaur urtebetera artean.
Gaur urtebetera artean edo,
bertan usteldu artean. 

Eusebia Duo
Trobika-Markaida

Gauza bat itzelgarria

Gauza bat itzelgarria,
dakargu Santa barria.
Horretarako behar dogu guk,
boltsea oso lodia. 

Jose Elgezabal
Elgezabal

Hemengo etxeko andrea

Hemengo etxeko andrea,
etxe oneko alaba.
Hortxe goian esango dogu,
zelan zan limosnade ona.

Miren eta Jon Urrutia
Iturribaltzaga

Udabarrian urteten dabe

Udabarrian urteten dabe,
erreka alboan bitxiek/munatxuetan loreak.
Hareexek baino politagoak dira
Maritxu, zure begiak. 

Larrosatxuak bost orri daukaz,
klabelineak hamabi.
Gure Maritxu gura dauanak
eskatu dagiola amari. 

Karlos Ibarzabal-Jabi Etxegarai
Llona-Atxuri