Urteko ospakizunak
Urtean jaiegun batzuk ospatzen ditugu. Halakoak herri guztietan egun berean izaten dira eta ospatzeko moduak antzekoak. Kasurako, urte amaieran Gabonak izaten dira eta Olentzero etortzen da, opariak egiten dizkigu, familiarekin elkartzen gara... Inauterietan mozorrotu egiten gara eta San Juan bezperan sua egiten dugu.

Sanantontxuak
Mungian, neguan, urtarrilaren 18an, San Antontxu egun handia da: ganadu-feria, azoka ederra eta osterantzeko ekitaldiak egoten dira.
Sanpedroak
Sanpedroak ere herriko jaiak dira. Ume, gazte zein nagusientzako ikuskizunak eta ekitaldiak egoten dira: barrakak, erromeriak, kontzertuak, suak, erraldoiak, sukalkia...
Beste jai eta jaialdi batzuk
Eta hortik aparte, urtean beste jaialdi eta jaiegun batzuk ditugu, zerbait gogoratzeko edo ospatzeko: zuhaitz-eguna, amaren eguna, Lore Jokoak...