Landareak izaki bizidunak dira
Bizitzeko ura, airea eta lurra behar dituzte. Leku askotan hazten dira landareak, loreak eta zuhaitzak: ortuan, basoan, landan, itsasoan...
Gauza askotarako erabiltzen ditugu. Ortuariak eta frutak elikatzeko, landareak ingurua apaintzeko, zuhaitzak, kasurako altzariak egiteko...
Batzuk gordinik jaten ditugu, beste batzuk, prestatu egin behar dira.
Ortuko landareak
Ortuan jartzen diren landareak jagon egin behar dira fruitua eman dezaten. Ura egin behar zaie, mamorroak kendu, belar txarrak garbitu... ondo zaintzen baditugu, jan egingo ditugu gero, bai guk bai animaliek.
Animaliek ere ortuariak jaten dituzte
Frutak
Frutak oso onak dira osasunerako eta egunero jan behar da aleren bat. Urtean fruta ezberdinak egoten dira salgai; urte-sasoi bakoitzean, sasoikoa. Fruta batzuk negukoak dira, beste batzuk udakoak... Frutak landareetatik eta fruta-arboletatik lortzen ditugu.
Arbolak edo zuhaitzak
Gure inguruan era askotako zuhaitzak daude. Etxe inguruetan, kalean, parkeetan, nahiz basoan egoten dira.
titulurik gabeko blokeak???
Balio handikoak dira ingurumenerako eta gizakiak zeregin askotarako erabiltzen ditu: kasurako altzariak, etxeko tresnak, papera... egiteko. Horrez gainera lehen, baserrietan, sua egiteko ere erabiltzen ziren.
Basalandareak
Basoko landareak berez hazten dira, inork zaindu barik. Lehen gauza askotarako erabiltzen ziren: ganaduen azpiak egiteko, txerri-hiltzeetan...