Zantzoka
Oihuka, zarataka..
Barreka eta zantzoka ari dira, gustura antza.
Zapatu
Larunbata..
Zapatuetan zinera joateko ohitura daukagu.
Zapi 1
Katuak uxatzeko erabiltzen den hitza..
Zapi, katua!
Zapi 2
Trastoa, bihurria..
Kanpora hemendik, ume zapiok!
Zaplazteko
Belarrondoko, matrailekoa..
Amak ez zion parkatu eta zaplasteko ederra eman zion.
Zekor
Txahal arra; behiaren arra..
Jaietan zekorrak atera dituzte jendea aurretik ibiltzeko.
Zemendi
Azaroa. .
Gure alaba zemendian ezkontzen da.
Zezeil
Otsaila..
Aratusteak zezeilean izaten dira askotan.
Zezen
Behiaren arra..
Zezen horren adarrak beldurgarriak dira.
Zikoina
Hegazti klasea..
Zikoinak umea trapu edo izara baten batuta ekartzen du mokotik eskegita, eta beti gauez; gero tximiniatik sartu eta sehaskan uzten du.