Aduzto
Adurra dariola dagoena, aho ingurua beti bustita duena..
Sikatu ezazu kokotsa, aduzto hori!
Aharito, ahari
Ardiaren arra..
Kontuz aharito horrekin, bihurria da gero!
Ahizpa
Neba-arreben artean, neska neskarekin. Bizkaieraz: ahizta..
Hiru ahizpa eta neba bi dira etxean.
Ahume, antxume
Ahuntzaren eta akerraren umea..
Hamar ahume eduki ditugu azken hiru asteetan.
Ahuntz
Akerraren emea..
Ahuntzak mendira egiten duela esaten da, zerbaitegatik izango da.
Aker
Ahuntzaren arra..
Akelarreak egiten zirenean akerra gurtzen zuten.
Aldea-etxe
Baserri..
Ez da berdin pisuan edo aldea-etxean bizitzea.
Aldizto
Gorabeheratsu..
Mutil aldizto horrekin oso zaila izango da adostasuna lortzea.
Amabitxi
Bataioko ama..
Amabitxia familiakoen artean aukeratzen zen.
Amorru
Haur jaioberriek oraindik hortzik ez dutenean eta amorruz bezala zerbaiti haginka egiten diotenean erabiltzen da hitz hau..
Amorru itzelarekin egiten dio umeak eskuari haginka.