Hiztegia

Ugazaba

Jabea..
Taberna honetako ugazaba oso atsegina da.


Ukabil

Eskua itxita..
Mahai gainean ukabilaz jo zuenean, denak isildu ziren.


Ukalondo

Besoa tolesteko lekua. Bizkaieraz: ukondoa..
Ukalondoa daukat apurtuta, horregatik igeltsua jarri didate.


Ukendu

Zauriak sendatzeko ematen den nahaste berezia..
Amamak egin zidan ukendua eman eta mina joan zitzaidan.


Ulu

Animalia batzuen oihua..
Otsoak uluka entzuten dira.


Ur gazi

Ur gatzduna, itsasokoa..
Itsasoko ura gazia da.


Ur geza

Gatzik gabeko ura, erreketakoa..
Arrain batzuk ur gezakoak dira.


Urdai

Txerriaren koipea..
Txorizoa eta urdaia taloarekin jango ditugu.


Urdin

Azal zurikoa..
Ez zaio komeni azal urdin horrekin eguzkitan jartzea.


Uriola

Euri jasen ondorioz errekak gainezka egitea; uholdea..
Aurtengo neguan birritan eduki ditugu uriolak.