Txirritxirri
Lurpean gordetzen den intsektu kantaria, kilkerra..
Mutikoak txirritxirriak harrapatzen joan dira.
Txita
Oiloaren kumea..
Txitak beti dabiltza oiloaren inguruan bueltaka-bueltaka.
Txonbo egin
Uretara salto egin, murgildu..
Txonbo egiten dabiltza beti.
Txopo
Erreka bazterretan hazten den zuhaitz artez eta luzea..
Auzo honetan txopo artez luze-luzeak daude.
Txor-txor
Barriketan, berba eta berba..
Egun osoan isildu ere ez dira egin txor-txor-txor.
Txori-jagole
Txorimaloa..
Txori-jagolea ipini arren, artatxoriek hazi guztiak jan dizkiote.
Udaberri
Udaren aurreko urte-sasoia..
Aurten udaberria atzeratu egin da.
Udagoien
Udazkena..
Urkiolatik Otxandiorako bidean udagoienean zuhaitzak ikusgarri egoten dira.
Ugaraxo
Igela..
Gauez ugaraxoz betetzen da etxe ingurua.
Ugari
Asko mugitzen dena, geldi egon ezinekoa..
Ume ugari honek bazter guztiak nahasten ditu.