Hiztegia

Urkulu

Zuhaitz-adar bik edo adarrak eta enborrak egiten duten V modukoa..
Gaztainak erretzeko danbolina urkuluaren gainean jartzen zen.


Urratu

Apurtu..
Sasirik sasi ibili naiz mendian eta prakak guztiz urratuta dauzkat.


Uztarri

Idi parea burutik lotzeko zurezko egitura. Bizkaieraz: buztarria..
Lehen uztarriak egiten baserririk baserri ibiltzen ziren.


Zahagi

Ardoa gordetzeko larruazala. Bizkaieraz: zaragi..
Zahagi-dantzarako baino ez dut ikusi zahagia.


Zaharkotxa / zaharkotxo

Nagusien plantak eta esakuneak dituena..
Zein ume zaharkotxa! Amamaren moduan hitz egiten du.


Zain

Gorputzean odola igarotzeko ditugun hodiak. Bizkaieraz: zana..
Zain irtenak ditu.


Zaintiratu

Gihar baten bihurdura. Bizkaieraz: zantiratu..
Futbolean nabilela zaintiratua egin dut.


Zaldar

Azalpean irteten den infekzio mingarria..
Lehen orain baino zaldar gehiago egoten zen.


Zaldi

Lau hankako abere dotorea, lasterketetan erabiltzen da..
Astero joaten naiz zaldi gainean ibiltzen.


Zaldikume

Zaldiaren eta behorraren kumea..
Zer politak diren zaldikumeak, lehenengo pausoak ematen hasten direnean.