Tripako zil
Anatomian, zilbor-heste, tirrina. .
Lanazko jertsea labur geratu zitzaion, tripako zila ikusteraino.
Troinu
Korapiloa..
Egin troinua hariari, joan egingo da bestela eta.
Tronbil
Korapiloa..
Tronbila egin du sokarekin eta orain askatu ezinik dabil.
Txahal
Behiaren kumea..
Gure etxeko behia txahala egiteko dago.
Txanel
Potin txikia..
Itsasoan txanelean egingo dugu ibilalditxua.
Txerri
Etxean hazten den animalia, arrosa kolorekoa. Bizkaieraz: txarri..
Aurten ez dugu txerririk hilko etxean, txorizoak erosi egin beharko dira.
Txinbo
Zibu, umeek jolasteko tresnak..
Goazen txinboetara ea zure lagunik aurkitzen dugun!
Txingor
Kazkabar, izotz aleen prezipitazioa..
Goizean bero dago, baina iluntzerako txingorra iragarri dute.
Txirpilota
Tximeleta..
Txirpilota koloretsuak daude hemen gaur.
Txirrindola
Makila batetik bultzatuta eroaten den uztaia..
Gure ume denboran txirrindola jolas estimatua zen.