Hiztegia

Deiadar

Oihua..
Baten bat deiadarrez dabil.


Di-da

Erabakiak zorrotz eta arin hartzea..
Dendara sartu eta di-da erosi dugu erosi beharrekoa.


Dilin-dalan

Kanpaiaren eta arranen soinua..
Behiak nondik dabiltzan jakitea ez da zaila, dilin-dalan entzuten dira eta.


Doako

Ordaindu behar ez dena..
Doakoa balitz joango nintzateke kontzertura, baina ordainduta ez.


Domeka

Igandea..
Domeketan dendak itxita egoten dira.


Eguazten

Asteazkena..
Eskolan asteko egunik onena eguaztena da.


Eguen

Osteguna..
Gure herrian, udan, eguenetan zinea egoten da plazan.


Elai

Enara..
Elaiak urtero datoz portaleko habiara.


Eliza-sartze

Umea izan ostean, amaren lehenengo irteera elizara izaten zen. Eliza-sartzea esaten zitzaion..
Ni jaio eta hamabost egun garrenean egin zuen amak eliza-sartzea.


Enkatxo

Probalekuetan idiek ibili beharreko lekua..
Enkatxoari harri berriak ipini dizkiote.