Aña freska
Bere umeei ez ezik, beste batzuei ere bularra ematen dien emakumea..
Nire ama aña freska zen, auzoko mutiltxuari ere bularra ematen zion.
Anaia
Neba-arreben artean, mutila mutilarekin..
Mikelek anaia zaharragoa dauka eta trikimailu guztiak ikasita ditu.
Andre-ikuste
Erditu berriari egiten zaion bisita. Ama berriari egiten zaion bisita..
Haurra jaio eta handik gutxira andre-ikustea egin zioten izebari.
Antoju
Nazka, higuina.
Usain horrek antojua ematen dit.
Apo
Txerri arra..
Apo izugarria ekarri ziguten lehengoan azokatik
Arbin
Jenio biziko pertsona..
Albert Einstein pertsona arbina ei zen.
Arindu (mina)
Mina leundu..
Gure seinari eztia ematen genion ahoko mina arintzeko.
Arkel
Txerri emea..
Bi txerrikume erosi ditugu; biak arkelak.
Arreba
Neba-arreben artean, neska mutilarentzat..
Jonen arrebak Miren dauka izena.
Arretxiko
Pertsona batek beste bat lepoan eramatea..
Umea arretxikoan dela heldu da aita mendi puntara.