Barauskarri
Jatorduaren aurretik egiten den jateko arina..
Ermita horretako jaietan mezaren ostean barauskarria egiten dute.
Bariku
Ostirala..
Denok egoten gara barikua noiz helduko.
Barraban, barrabas
Okerkeriak egiten dituena..
Ume barraban horrek ez dit, bada, esne guztia lurrera bota!
Barrundatu
Sumatu, entzun, igarri..
Kotxean etorri zara? Ez dut ezer barrundatu.
Basaratoste
Inauteri aurreko domekan egiten den jaia..
Txorizoa eta ogia hartuta, bagoaz basora basaratoste egiten.
Begizko
Ezinikusiak eragindako gaitza, eta hura osatzeko egiten zen konjuru antzekoa..
Begizkoa kentzeko paxan oilo-gorotza edo sutako ikatza ipintzen zituzten.
Behargin
Langilea..
Beharginek ogitartekoa eramaten dute atsedenaldian jateko.
Behekosu
Etxe barruan sua egiteko lekua, tximiniaduna..
Behekosuaren beroa bai gozoa!
Behi
Ganadua, zekorraren emea; etxeko kortan edo basoan hazten dena..
Gure baserrian behia birritan erasten da.
Behor
Zaldi emea..
Gorbeian beti ikusten dira behorrak soltean.