Hiztegia

Eperterre edo epertikara

Geldi egon ezin dena..
Mikel eperterre galanta izan da, ezin minutu batean ere geldi egon.


Eragin

Asko mugitzen den umea..
Ume eragin honek urduri jartzen nau.


Erkin

Pertsona argala, eskasa, ahula..
Txakur txiki erkin bat dauka, ez dakit zer ematen dion jaten.


Ermita

Mendian edo auzoetan dauden eliza txikiak..
Gure auzoan San Lorentzo ospatzen dugu ermitan.


Errabi jantzi

Mozorrotu..
Aurtengo aratusteetan lagun guztiak errabi jantziko gara.


Erretxin

Beti eta denagatik protestan ari dena..
Zurekin ez dago asmatzerik, erretxin hutsa zara.


Errondan ibili

Kantari taldea etxerik etxe kantuan eta eskean ibiltzea..
Santa Ageda egunean, urtero, ibiltzen gara herri osoan errondan.


Eskulan

Eskuz egiten diren lanak..
Eskolan papera erabilita eskulan oso politak egiten ditugu.


Etxe-bautizo

Urgentziaz etxean egiten den bataioari esaten zaio..
Umea makalik jaio zenez, etxe-bautizoa egitea erabaki zuten.


Etzi

Bihar igarota hurrengo eguna..
Ikasi egin behar dut, etzi azterketa daukat eta.