Hiztegia

Bekorotz

Ganaduaren kaka..
Bekorotza ona da lurraren ongarritzat.


Belu

Berandu..
Telebista kentzen ez baduzu, belu egingo zaizu.


Berbalapiko

Berba asko egiten duena..
Ez zaitez izan hain berbalapikoa. Egunen batean geuk ere hitz egin beharko dugu, ezta?


Berdingo

Neska-mutiko nagusitxua..
Antzina, neska berdingoek zaintzen zituzten umeak.


Bildots

Ardiaren eta aharitoaren kumea, apur bat handitzen hasita..
Bildotsa otzana dela esaten da, baina ikusi egin behar!


Buzkantz

Odoloste, txerrikia..
Buzkantzak eta taloa dauzkagu gaur merienda-afaria egiteko.


Danba

Kolpearen zarata..
Atea jotzen ari dira danba-danba.


Danbolin

Txistuari laguntzeko erabiltzen den perkusio-tresna..
Txistua jotzen ikasi dut, baina oraindino ez dakit danbolinarekin batera egiten.


Dandarrez

Arrastaka, narras..
Ikastolako motxila dandarrez ekarri du, nekearen nekeaz.


Dardakadan

Dardaraka beldurraren beldurrez..
Kanposantura heltzean dardakadan jarri zen.