Hiztegia

Artatxori

Txolarrea, txori txikia, lumaje arre eta moko sendoduna. .
Aurten artatxori gutxi dabil inguruotan.


Artxo, arkume

Ardiaren eta aharitoaren kumea, txikia denean. Handitxuagoari bildots esaten zaio..
Artaldeko ardiak orain ari dira artxoak egiten.


Asago

Urrun, urruti..
Umeak asago joaten dira loreen bila.


Astopetrilo

Astakilo, gauzak indarrez egiten dituena..
Noraino bota duzu baloia, astakilo horrek!


Astotzara

Astoaren gainean pisua eramateko otzara handia eta luzea. Bertan amak ume jaioberria ere eramaten zuen sorora..
Amak soro bazterrean utzi du umea, astotzararen barruan.


Atarte

Ataria..
Etxeko guztiak egon dira kontu-kontari atartean.


Azal

Lisua..
Atera plater azalak, okela jango dugu eta.


Azkonar

Ile latz gris koloredun animalia, burua zuria eta beltza du..
Azkonarrari urtero erortzen zaio ilea eta ile hori margotzeko pintzelak egiteko erabiltzen da.


Babalore

Maiteena..
Amamaren babalorea nor da, gero?


Bagil

Ekaina..
Aurten selektibitatea bagilean egin dugu.