Negu
Lau urte-sasoietako bat, udazkenaren hurrengoa..
Negu gorrian hotz handia egiten du.
Neke
Lan, arazo, ardura..
Ume bat haztea neke handia da, baina baita poza ere.
Nekez
Penaz, kostata..
Nekez heldu da etxera, hain motxila astunaz.
Nerabe
Umezaro eta helduaroaren arteko sasoiko pertsona..
Irakasle horri ez zaio gustatzen nerabeekin lan egitea.
Noraezean
Nora doan jakin barik..
Bueltaka ibili naiz, noraezean, kalea aurkitu arte.
Nortasun
Izaera, identitatea..
Bere iritzia argi esaten du, nortasun handikoa da.
Ogi-azal
Ogiaren kanpoko zatia; zati gogorra..
Gaileten ordezkari izateaz gainera, haginak ateratzean lagungarri gerta dakioke umeari ogi-azala.
Ogi-koskor
Ogiaren muturra..
Gure etxean Elenak jaten du beti ogi-koskorra.
Oi
Anatomian, haginetako goiko aldeko mamia. Hortzoi, hobi. Bizkaieraz: ui.
Oietan markatuta ditu, baina oraindik ez zaio haginik atera.
Oihal edo sein-trapu
Umetxu jaioberriei ipintzen zitzaien zapi antzeko ehun berezia..
Lehen oihalak garbitu eta berriro erabiltzen zituzten.