Hiztegia

Mingots

Mikatza, garratza..
Limoia ezin dut jan, mingotsaren mingotsaz.


Mirrin

Txikia, eskasa..
Orain zein handia den ikusita, inork ez luke esango ume-mirrina izan zenik.


Miru

Hegazti harrapakaria, buztanak urkuluaren forma dauka..
Miruak hiru oilanda eraman dizkio oilategitik.


Mixina

Katuari deitzeko berba..
Erdu mixina, non sartu zara!


Mizke edo mizketu

Mimatua..
Beti egin izan diote nahi izan duena, eta orain guztiz mizketua dago.


Morokil

Irina uretan edo esnetan egosi bitartean ondo irabiatuz egiten den ore sendoa..
Lehenago morokila ia egunero jaten zen, gosaltzeko edo afaltzeko.


Motz

Itsusia, zatarra..
Mutil motza dela esaten duzue? Ondo ederra da niretzat.


Munarri

Mugarria, jabetza biren arteko mugak markatzeko harria..
Auzoko bakoitzaren soroak munarriekin mugatuta daude.


Musumerke

Musuak erraz ematen dituenari esaten zaio..
Hemen gure musumerkea!


Mutur

Pertsonetan aurpegiaren aurreko aldea. Bizkaieraz: mustur..
Erori egin da eta muturra apurtu du.