Muxak hartu
Haserretu, bekoki iluna jarri..
Etxera etorri garenetik muxak hartuta dago, bere lagunak plazan geratu direlako.
Nagiak atera
Goizean esnatzean gorputza astindu..
Jagiten naizenean, ez naiz guztiz izartzen harik eta nagiak atera arte.
Nagitu
Alfertu..
Ibiltzen joateko izan naiz, baina nagitu eta azkenean telebista ikusten geratu naiz.
Nahia
Asko, gura beste..
Aurten patata nahia batu dute amamarenean.
Nahitaez
Derrigorrez, gura zein ez..
Etxean nahitaez egin behar dira etxeko lanak.
Narras
Arrastaka..
Jertsea narras ibili du eta zuloz beterik dauka.
Narrasti
Narras dabilen animalia..
Narrastiak higuingarriak egiten zaizkit denak.
Neba
Neba-arreben artean, mutila neskarentzat..
Amaiak neba baino ez dauka.
Negar-anpulu
Malko..
Negarrez ari zen, baina negar-anpulurik gabe.
Negargarri
Penagarria, tamalgarria..
Azterketa negargarri egin dut.