Oilanda
Oilo gaztea..
Oilandek arrautza txikiagoak ipintzen dituzte.
Oilar
Oiloaren arra, gangar gorriagoa dauka..
Hirietan galdu egin da oilarraren kukurrukuarekin esnatzea goizean.
Oilasko
Oilar gaztea..
Batzuek oilaskorik ez dute ikusi platerean jateko prest baino.
Oilo
Etxeko hegaztia, arrautzak egiten ditu..
Oiloa hegaztia da, baina hegaz egiten ez duena.
Oin
Hanka, berna edo zangoaren amaierako txatala..
Oinak ibiltzeko dira, baina neurritzat ere erabiltzen dira.
Oinaztu
Trumoiaren aurretiko energia handiko deskarga elektrikoa..
Oinaztu batek etxearen teilatuan jo eta zuloa egin zuen.
Oinbide
Bide estua, oinezkoak bakarrik ibiltzeko modukoa..
Orain errepidea dagoen lekuan, lehen oinbidea zegoen.
Oinutsik
Ortozik, oinetakorik gabe..
Etxean oinutsik dabil beti.
Okela
Haragia..
Gaur arraina barik okela afalduko dugu.
Olgatu
Jolastu. Bizkaieraz: olgau..
Arratsalde osoa partxisean olgatzen egon dira.