Hiztegia

Olgeta

Jolasa..
Olgeta hutsean dabiltza gure umeak.


Oratu

Heldu, lotu..
Eskerrak sokari oratu diodan, bestela urak eramango ninduen.


Orde

Ordainketa, saria..
Ordea ematea da zuzena, baten batek mesede eginez gero.


Ordots

Txerri arra..
Ordotsa eta makera, biak dauzkagu kortan.


Orriak gorritu

Denborarekin kolore gorria hartu..
Zuhaitzetako orriak gorritu eta neguan erori egiten dira.


Ortozik

Oinutsik, oinetakorik gabe..
Ortozik ibiliko litzateke baita herriko plazan ere.


Ortu

Baratze, etxe ondoko lursaila ortuariak hazteko..
Gure aita ortuan egoten da egun osoan.


Ortuari

Barazkia..
Ortuariak astean hiru egunetan jan behar dira gutxienez.


Ortusantu

Kanposantu, hilerria..
Ortusantua hor goian dago, elizatik gora.


Osabelar

Osatzeko balio duen belarra. Bizkaieraz: osabedar..
Osabelarren bila joan gara basora.