Mamala
Emakume txotxoloa..
Zu bai zu mamala! Zelan sinetsi duzu hori?
Mamorro
Zomorro, kokoa..
Ez daukagu lorerik, mamorroek jan dituzte denak.
Mamurtu
Jatekoa ahoan txikitzea irentsi aurretik..
Hartu zati txikiak eta mamurtu ondo ahoan, ito egingo zara eta.
Mantar
Bularreko umeak batzeko oihala..
Ume bi dauzka, bata hiru urtekoa eta beste bat mantarretakoa.
Marti
Martxoa..
Behin martira ezkero, udaberria bertan da.
Martitzen
Asteartea..
Martitzen-eguenetan igerilekura joaten gara.
Mentatu
Landare baten adarrean beste motako baten adartxua itsatsi, haren orpotik honek fruituak ekar ditzan..
Edozeinek ez daki zuhaitzak noiz eta zelan mentatu behar diren.
Meta
Haga baten inguruan pilatutako belar edo ira multzoa..
Belar-metak soroetan ikustea ohikoa izan da gure artean.
Mika
Beleen familiako hegazti zuri-beltza..
Mikak zaratatsuak izaten dira.
Mikatz
Garratza, mingotsa..
Sagar berdeak mikatzak izaten dira.