Hiztegia

Parra egin

Emaitzetan berdindu..
Ordubete egin dute pilotan eta azkenean parra geratu dira.


Patari

Etxe inguruko animaliak, etxekoak edo basatiak..
Basoan basurde, azagari eta patari mota guztiak dabiltza.


Patroi

Herri edo talde baten santu babeslea, zaindaria..
Mungiako patroia San Pedro da.


Pattal

Makal, gaixorik..
Ez nago gaixorik baina ondo ere ez, pattal nabil.


Patxadaz

Zuzen, behar den moduan..
Gauzak patxadaz egin behar dira, ez edozein modutan.


Paxa

Amak umeari, gogor mantentzeko eta ondo lotuta edukitzeko, trapuaren eta mantarraren gainetik ipintzen zion puntuzko gerriko antzekoa..
Batu ezazu umea paxan hotz handia egiten du-eta.


Pernil

Txerriaren atzeko hankako okela, urdaiazpikoa..
Pernila eskegi egiten da sikatzeko.


Perretxiko

Onddo, oina eta txapela dutena..
Domeka goizean perretxikotan joateko geratu naiz lagunekin.


Pikuluze

Pertsona berritsuari esaten zaio..
Isilduko zarete behingoz, pikuluzeok!


Pinto

Animalietan erabiltzen da kolore bat baino gehiago daukanean..
Gortan behi pintoa daukagu.