Pitean-pitean
Sarri-sarri..
Larri dago eta pitean-pitean doa leihora ikustera ea heldu den.
Pitxer
Ura edo likidoa zerbitzatzeko ontzia..
Atera mahaira ur-pitxerra.
Plisti-plasta
Uretan ibiltzean sortutako soinua..
Ur-potxingoetan plisti-plasta ibiliko litzateke beti.
Popa
Ipurdia..
Hori da hori popa zabala!
Porrusalda 1
Porruak eta patatak egosita egiten den lapikokoa..
Porrusaldari batzuek porru-patatak esaten diote.
Porrusalda 2
Arin-arina, dantza mota bat..
Jota eta porrusalda jo dituzte plazan.
Postura egin
Emaitza baten alde egin, normalean dirua jokoan jarrita; apustu egin..
Postura egiten dizut baietz zu baino arinago hara heldu.
Potxingo
Euria denean lurrean egiten den ur piloa, putzua..
Eskolarainoko bidean potxingorik potxingo joan da gure Aitor.
Probaleku
Idi-probak eta beste dema batzuk egiteko lekua..
Gure herriko probalekuari aterpea egin diote.
Prozesio
Irudi erlijiosoekin egiten den ibilaldia. Bizkaieraz: prozesino..
Gorpuztiko prozesioa entzutetsua zen lehen.