Hiztegia

Punbala egin

Jausi, erori, ume hizkeran..
Kontuz, punbala egingo duzu!


Pupu

Min, ume hizkeran..
Pupu egin duzu? Ea erakutsi non daukazun pupu.


Putz egin

Haizea bota ahotik..
Egin putz gogor, kandela guztiak amatatu arte!


Puxika

Txiza metatzeko gorputzean daukagun poltsatxua; maskuria..
Barrearen barrez puxikak errementatu behar dit.


Sagardo

Sagar-zukuaz egiten den edaria. Bizkaieraz: sagardao..
Guk etxean egiten dugu sagardoa.


Saguzar

Besoetan hego itxurako mintza duen ugaztuna..
Kobazulo hori saguzarrez josita dago.


Saihets

Birikak inguratzen dauzkagun hezurrak..
Istripua izan du eta hiru saihets hautsi ditu.


Sakela

Poltsikoa, praka eta jantzietan gauzak gordetzeko egoten diren zuloak..
Gona honek ez dauka sakelarik eta ez dakit non sartu zapia.


Sama

Burua eta enborra lotzen dituen atala; iduna, lepoa..
Goizean samako minez jagi naiz ohetik.


Samur

Bihozbera, atsegina..
Halako pertsona samurrik ez dut ezagutu.