Sano
Oso, biziki..
Sano-sano ondo ibili gara oporretan.
Sapazta / sapazto
Ileak ganoraz orraztu gabe dituena..
Sapazto horri esan diot ileapaindegira joateko sasoia dela.
Sarde
Soroan erabiltzen den tresna, hortz eta kirten luzeak ditu. Bizkaieraz: sarda..
Sardea belarra batzeko erabiltzen da.
Sargori
Bero larri eta hezea, batez ere lainotuta dagoenean..
Hego-haize honek itzelezko sargoria ekarri du.
Sasi
Belar eta sastraka arantzadunak..
Sasi artean ibili naiz eta hankak guztiz urratuta dauzkat.
Sasieskola egin
Eskolara joan ordez, eguna hortik zehar ematea..
Behin sasieskola egin, eta maisuarekin topo egitea ere!
Sasimediku
Eritasunak sendatzeko medikuntzako biderik eta botikarik erabiltzen ez duena; petrikiloa..
Sasimedikuak landare batzuekin igurtziak egin eta azkura kendu zion.
Saskil
Zikina, narrasa..
Hori da saskil itxura daukazuna! Garbitu eta orraztu patxadaz gero!
Sasoi
Zerbaiterako une egokia..
Orain da piper sasoia.
Sasoiz
Denboraz..
Erdu sasoiz jarleku ona hartzeko.