Sastar
Zabor, zarama..
Bota hau sastarretara, bai?
Sein
Ume txikia, sarritan etxeko txikiena..
Hau da gure etxeko seina.
Sendabelar
Sendatzeko balio duen belarra. Bizkaieraz: sendabedar..
Berak daki horrek sendabelarrak hartzen, botikara joan barik.
Senide
Familiakoa..
Miren eta Peio senideak dira, gurasoak lehengusuak dira eta.
Sikate
Lehorte, euririk gabeko aldi luzea..
Aurten ez dugu gauza handirik hartuko ortuan, halako sikatearekin.
So
Zaldi eta astoei esaten zaie gelditzeko..
Sooooooo! Geldi astoa!
Sokorru
Oihu, batez ere larrialdian egiten dena..
Baten bat dabil sokorruka, begiratu ea zer pasatu den.
Sorgin-mitxi
Tximeleta. Neska bizia, argia, bizkorra..
Etxe-inguruan kolore eta tamaina askoko sorgin-mitxiak daude. Zer darabilzu sorgin-mitxi horrek?
Sorgin-orratz
Mari-orratz, mariburruntzia..
Zer izan da hori, erlea edo sorgin-orratza?
Sudurzulo
Sudurreko zuloa. Bizkaieraz: surziloa..
Sudurzulo bat itxita daukat katarroarekin.