Suete
Janaria prestatzeko lekua, sukaldea..
Suetean egiten dut denbora gehien.
Sunda
Usain gogorra edo txarra..
Erre-sunda barrundatzen duzu?
Supita
Asko dakiena..
Zure lagun hori geure arteko elkarrizketetan sartzen da supita legez.
Taba
Jolasteko erabiltzen diren artxo edo ahuntz hezurrak..
Zenbat ordu eman ote dut nik tabatan.
Talo
Irinez egindako orea..
Lehen taloa oinarrizko jatekoa zen.
Tardantza eman
Umea entretenitzeko, tardantza bila edo eske bidaltzea..
Amama, amak esan dit tardantza emateko!
Tarratola
Neska loditxua..
Jateari utzi beharko dio; izan ere, tarratola-tarratola dago.
Tatan
Laztana..
Ea, egin tatan gozoa amatxuri.
Tostada
Aratuste eta kandelariotan jaten den postrea..
Ogizko tostadak gustatzen zaizkit niri gehien.
Traba egin
Oztopo egin, eragotzi..
Kendu hortik, ikusteko traba egiten didazu eta.