Ilbehera
Ilargia txikitzen doanean da ilbehera..
Ilbehera da sasoirik onena ortuko hainbat zereginetarako.
Ilunde
Iluntzea, ilunabarra..
Ilunderantz bueltatuko gara hondartzatik.
Inausi
Zuhaitzari adarrak kendu sendoago hazi dadin..
Etxe aurreko zuhaitza inausten ari zela erori da.
Induljentzia
Bekatuen zigorraren barkamena..
Induljentziak lortzeko, umea ahalik eta arinen bataiatzen zen.
Inetasi
Txingorra, kazkabarra..
Inetasiak lurra zuritu egin du.
Inontz
Gaueko freskurak goizean landareetan (belarrean) ateratzen dituen ur-tanta txikiak..
Lorearen gaineko inontza distiratsu dago.
Iodo-belar
Zauriak sendatzeko erabiltzen den belar mota..
Txikitan besoan egin nuen zauria, gainean iodo-belarra ipinita osatu zitzaidan.
Irasagar
Madariaren antzeko fruitua, mamia latza eta garratza du. .
Askarian sarritan jaten dugu gazta eta irasagarra.
Irrintzi
Oihu zolia. Zaldiek egiten duten hotsari ere esaten zaio..
Zaldi-irrintziak entzuten dira kortan.
Itaundu
Galdetu..
Itaundu liburu-denda horretan ea eskolako liburua daukaten.