Hari
Esne-hortza loka zegoenean, tira egin eta kentzeko erabiltzen zen..
Hagina hariari tira eginda kendu, eta ondoren, teilatura jaurtitzen zen.
Harri
Txingor gogorra, kazkabarra, babazuza..
Zelako zaparrada atzo! Harria ere bota zuen, gure autoa mailatuta dago guztiz.
Hats
Usain txarra, kiratsa..
Jaien ostean ezin da kale batzuetako hatsa jasan.
Hauspo
Sugarrak biziagotzeko erabiltzen da..
Gure etxean hauspoa behekosuaren ertzean egoten da.
Heldu
Fruta bere sasoian jateko gozotasun puntuan paratu, ondu..
Gaztainak udazkenean heltzen dira.
Herriko haize
Hego haizea..
Herriko haizea epela izaten da.
Hil
Urtea osotzen duten hamabi zatietako bakoitza..
Hilean baten ebaki behar izaten dut ilea.
Huntzorri
Horma eta zuhaitzetan gora egiten duen landarea..
Etxe zaharreko hormak huntzorriak estalita daude.
Idi
Zezen irendua, ezin du kumerik eduki..
Nik askotan ikusi ditut idi-probak.
Idun
Sama, lepoa..
Zezenek idun lodia daukate.