Hiztegia

Itaurren

Idiak gidatuz, euren aurrean joatea..
Eskolatik atera eta itaurren ibiltzen zen txikitan gure aitita.


Itsaso

Ur gaziko zabalera handiko eremua, ozeanoa..
Itsasoz bestaldera joateko ordu asko behar dira.


Itzartu

Loalditik esnatu. Bizkaieraz: izartu..
Gaur euriaren zaratak itzartu nau.


Izarratu

Zerua garbi eta izar askorekin egotea..
Gaur izarratu dago.


Jabe

Ugazaba. Bizkaieraz: jaube..
Etxe horretan bizi da, baina bera ez da jabea.


Jagole

Zaintzen duena..
Umea jagolearekin uzten dut laneko orduetan.


Jaiotegun

Jaiotako eguna..
Nire jaiotegunean errege-erreginak ezkondu zirela esaten dit amak.


Jaioterri

Jaiotako herria..
Zenbat jende dabilen jaioterritik kanpora.


Jakan

Jaten eskasa..
Ume jakan honekin desesperatu egiten dut jatorduetan.


Jateko

Janaria..
Jatekoa mahaian dago eta etorri hoztu baino lehen.