Etzidamu
Etzi igarota hurrengo eguna..
Oporretatik etortzeko dira honezkero, etzi edo etzidamu helduko dira.
Eutsi
Tori..
Eutsi 5 euroko hau gero barraketan ibiltzeko.
Ezpabere
Bestela..
Erosi koaderno gorria; ezpabere, urdina ere badago.
Faldoi
Ume-jaioberriari janzten zaion arropa..
Faldoi ederra eraman zuen umeak bataio egunean.
Gangar
Oilarrak buru gainean daukan atal gorrizka..
Oilarrak gangarra artez dauka.
Gangarkeria
Lelokeria, handikeria..
Zer gangarkeria darabilzu!
Garagarril
Uztaila..
Garagarrilean ez da inor egoten eskolan.
Garandu
Garauak bereizi..
Gero artoa garanduko dugu arratsaldea igarotzeko.
Garau
Intsektuek ziztada bidez edo alergiak azalean eragindako pinporta..
Goizean garauz beterik altxatu naiz ohetik, eltxoak ibili dira antza.
Garbi-ikuzia egin
Garbiketa egin..
Oporrak hartzen ditudanean etxeko garbi-ikuzia egin behar dut.