Hiztegia

Garo

Inontza, ihintza. Goizaldean landareetan eta belarretan agertzen diren ur-tanta txikiak..
Gauean fresko egon da, antza, garoa dago eta.


Garratz

Mingotsa..
Laranjak zenbat eta garratzago gustukoagoak ditu.


Gaztelu

Harrizko eraikina, dorreak eta babes-hormak izaten ditu..
Arteagako gaztelua hotel bihurtuta dago.


Ginarra

Erratza, lurra garbitzekoa..
Kaleak garbitzeko makinak daude, baina atzetik ginarra pasatu behar da.


Girgilu

Kilkerra. .
Girgiluak harrapatzeko albitz-belarra erabiltzen dugu.


Goitibehera

Umeen jostailuzko ibilgailua, aldatsak jaisteko..
Lehenago jaietan goitibehera-lasterketa egiten zen. A zer tramankuluak ikusten ziren!


Gorosti

Hosto arantzadunak eta fruitu gorri txikitxuak dituen zuhaitza..
Gabonetan gorostia ipintzen dugu etxean apainduta.


Hagin artean berba egin

Marmarrean, ulertu ezinik..
Esan beharrekoa esan ezazu, hagin artean berbaz ibili barik!


Hamarretako, hamaiketako

Goiz erdiko jatordua..
Beharlekuan egunero egiten dugu hamaiketakoa.


Hanka

Ibiltzeko erabiltzen ditugun gorputz-atalak..
Bizikletatik jausi eta hankan hartu du kolpea.