Jatordu
Ohiko jateko momentuak egunean zehar..
Normalean egunean bost jatordu egiten ditugu.
Jauregi
Bizitzeko etxe handi dotorea..
Gure herrian plazaren erdian XVI. mendeko jauregia dago.
Jendetza
Jende multzo handia. Bizkaieraz: jentetza..
Atzoko bertsolarien saioan bai jendetza!
Jokatu
Jokoan ibili baina lehian..
Gero futbol-partida jokatuko dute.
Jolastu
Jolasean, jokoan jardun, lehiarik gabe..
Umeek egun osoa emango lukete jolasten.
Jorrail
Apirila..
Etxeko gehienok apirilekoak gara.
Joskile
Arropak josten dituena, jostuna..
Praka hauek joskileari eroan behar dizkiot barrena laburtzeko.
Juboi
Barruko kamiseta, mutilena..
Udaberria etorri da eta kendu dut neguko juboia.
Justuri
Ekaitza denean zerutik jausten den deskarga elektrikoa, tximista..
Goizeko justuriak izan direnean, gure txakurra kortako zuloan sartuta egon da.
Kamamila
Mantzanila, belar osasungarria..
Mendira goazenean ea kamamila batzen dugun.