Kanpai
Soinua egiteko tresna metalikoa, barrua hutsik duena eta barruko mihiarekin jotzen dena..
Herriko elizako dorrean kanpai ederra dago.
Kanposantu
Hilerria..
Domu Santu egunez kanposantua jendez gainezka egoten da.
Kantina
Ura edo esnea garraiatzeko ontzi metalikoa..
Iturritik ura ekartzen genuen lehen, esku banatan kantina hartuta.
Karraderan
Arin-aringa, arrapaladan..
Karraderan bazoaz hartuko duzu autobusa.
Karraju
Baserrietan suetetik kortara dagoen igarobidea..
Karrajuan artoa gordetzeko kaxa zegoen.
Katamar
Lau hankatan, lauoinka. Umetxuak eskuak eta belaunak behearen gainean dituela ibiltzeari esaten zaio..
Umea katamar dabil gela guztitik zehar.
Kazari
Kazan ibiltzen dena..
Kazari gutxi ikusten da orain gure inguruetan.
Kazkabar
Txingorra, izotz aleen prezipitazioa..
Goazen barrura kazkabarra da eta..
Kirikolatz
Kirikiño, triku, arantzadun animalia..
Kirikolatzaren moduko ilea daukazu.
Kiskaldu
Kiskali, erre..
Lapikoa sutan itxita joan egin naiz eta kiskaldu egin da.