Kisketean
Txingoka, hanka baten gainean..
Orkatila apurtu duenez, kisketean igo behar izan ditu eskailera guztiak.
Koipelustre edo koipezto
Pertsona koipetsua, zerbait lortzearren beste baten gainean, eskean, ibiltzen dena..
Ez iezaiozu kasu handirik egin, horrelako koipelustre bat ondotik kentzea ez da batere erraza-eta.
Konfite
Gozokia..
Bataioa amaitu eta gero, elizpean konfiteak botatzen zituzten.
Kriantzabako
Lotsagabea..
Kriantzabako umerik ez dut gura nire gelan.
Kuartilu
Bolumen unitatea, litro erdia..
Kuartilu bat ardo edan dugu afarian.
Kuku egin
Gorde-gordeka, ezkutatu-agertu ibili..
Bere aurpegia tapatuta kuku egiten dabil umea.
Kulunkadun
Balantza duena..
Nire semeak kulunkadun kuman baino ez du lo egiten.
Kuma
Ume txikien ohetxua..
Lo geratu da Amaia kuman sartuaz batera.
Labesu
Labeko su, labealdia..
Labesua astean behin egiten zuten ogia egiteko.
Labore
Uzta, ortuan edo soroan hazitako guztia..
Lehen soroak laborez beterik egoten ziren, orain sasiak janda daude.