Hiztegia

Laia

Lurrari buelta emateko erabiltzen den tresna..
Laiak orain txokoan dauzkagu, apaingarritzat.


Landare

Lurrean sustraituta hazten den izaki biziduna..
Gure amak etxea landarez beteta dauka.


Lantzar

Landa, landu barik utzitako lur arloa..
Behiak lantzarrean daude belarra jaten.


Lapikoko

Lekari zein barazki egosiekin egindako jatekoa..
Astegunetan egunero jaten dugu lapikokoa lehenengo.


Larru

Animalia batzuen gorputza biltzen duen azala. Bizkaieraz: narru..
Larruzko zapatak erosi ditugu.


Laskitu

Nahasi, endredatu..
Umeak gelan ibili dira olgatzen eta dena laskituta utzi dute.


Lastegi

Lastoa edo belar sikua etxean gordetzeko tokia..
Gure etxean lastegia kortaren gainean dago.


Lautxakur

Lau-hankatan, lauoinka. Umetxuak eskuak eta belaunak behearen gainean dituela ibiltzeari esaten zaio..
Oinez jakin ez eta lautxakur dabil umea.


Leba

Garrantzia..
Ondo dago horrela ere, ez du lebarik.


Lei

Izotz, hotzaren hotzez ura gogor jartzen denean esaten zaio..
Kontuz bidean laban egin barik, leia dago eta!