Lei-kandela
Leia dingilizka dagoenean, teilatuetan adibidez..
Hotzaren hotzez lei-kandelak egin dira teilatutik behera.
Leitu
Ur likidoa solido bihurtu, izoztu..
Lehen putzu guztiak leituta egoten ziren.
Leloria / lelorio
Lela edo leloa esateko modu samurragoa. .
Zer pentsatu duzu, lelorio? Amak alde egingo dizula?
Lepo
Bizkarra..
Atzo kolpea hartu eta lepoko minaz dabil orain.
Lo eragin
Lo eginarazi..
Umeari lo eragiten noa, ia siesta egiten duen.
Loka egon
Koloka egon..
Hagina loka dauka, baina ez jausteko moduan.
Lotu 1
Amarratu..
Ertzainak eskuak lotu zizkion.
Lotu 2
Geratu..
Arratsaldean eskolako lagunekin lotu naiz.
Majo
Ondo, polito..
–Zelan oporretan? –Majo, gauza asko ikusi ditugu eta eragozpenik barik ibili gara.
Makera
Txerrama..
Txerri emeari makera esaten zaio umeak egin eta gero.